Parkeak

Euskal Herriko Parke Naturalak

Parke naturalak gizakiaren ustiaketa eta presentziak asko aldatu ez dituen tokiak dira. Ikusmiren edertasunak eta ekosistema izaera erakusgarriak edota landaretza, fauna nahiz eraketa geomorfologiko apartekoak bereizten ditu. Hala bada, herri-agintaritzaren aldetik lehentasuneko ekintza-bideak behar dituzte, bi helburu bateratu ahal izateko: batetik, natura-baliabideen aprobetxamendu antolatua eta erabilera publikoa; eta bestetik, balio ekologiko, estetiko edo heziketakoak gorde edo berriz oneratzea.

Beraz, kudeaketa honen helburua da landa-dinamika eta prozesuen babesa, beti ere, baliabideen aprobetxamendu antolatua eta erabilera publikoarekin, aldi berean landa garapena ere bultzatuko duena.

 

Debekuak eta aholkuak

 Jarraian azalduta datoz parke natural batean egin ezin ditzakezun gauzak eta natura eta ondarea zaintzeko jarraitu beharreko gomendioak:

Debekuak:

· Sua piztea eta egurra moztea.

· Motordun ibilgailuz zirkulatzea, baimendutako guneetan izan ezik.

· Mota guztietako zaborrak bertan uztea edota lurperatzea.

· Aparkatzea, baimendutako guneetan izan ezik.

· Naturako elementuak hondatzea, aldatzea edota kentzea.

· Tresnak eta ibilgailuak garbitzea ibai, laku edo erreketan.

Aholkuak:

· Ibilaldi bat hasi aurretik ibilbidearen zailtasuna zein den eta zein eguraldi dagoen aurreikusita jakin behar duzu. Parketxeak eta bertako langileak zure zerbitzura daude.

· Isiltasunez ibiltzen bagara, animalien ohiturak ezagutzen baditugu eta prismatikoak zein kolore bizikoa ez den arropa eramaten baditugu, errazagoa izango da fauna behatzea.