Atal honetan aurkituko dituzu webgune honen gaineko zehaztasunak, menuaren azalpena, edukiaren zein jardueren antolaketa eta bestelako baliabideak. Dudarik gabe, ikasteko eta trebatzeko prozesuan lagungarri izango zaizkizu.
Ikusten duzunez, guneak hainbat atal ditu. Hona hemen bakoitzaren azalpen txikia errazago nabiga dezazun:
Goiburuko menua
- Gida didaktikoa: irakasleei zuzendutako azalpen didaktiko orokorra.
- Baliabideak: gaiari buruzko liburuen zerrenda edota Interneten gaiari buruz dauden helbide interesgarriak.
- Laguntza: erabiltzaileak webgunea ulertzeko eta bertan modu errazean nabigatzeko azalpenak.
- Glosategia: edukietan lantzen diren kontzeptu eta hitz garrantzitsuenen zerrenda eta azalpena.
- Ebaluazioa: bakarka nahiz taldean lantzeko jarduera praktikoak.
- Batetik, eduki teorikoen inguruko test moduko 10 galdera daude.
- Bestetik, taldean aritzeko 3 jarduera. Jarduera horien bukaeran ebaluazio-orria dago, irakasleei nahiz ikasleei zuzendua.
Sarrerako menu nagusian webguneko edukiei dagozkien testuak, glosategia eta baliabideen zerrenda aurkituko dituzu, inprimatzeko eta deskargatzeko (PDF formatuan).
Menu hau une oro egongo da erabiltzailearen eskura.
Erdialdeko atala
- Gaiaren aurkezpen-bideoa GIF formatuan.
- Webgunearen erdialdean, edukiak agertzen dira: denbora-lerro baten bitartez, Gerra Hotza deituriko denbora historikoa markatu duten 20 gertakari esanguratsu azaltzen dira, bai testuen bidez, bai bideo laburren bidez.
Webgunea dela-eta zalantzarik sortzen bazaizu, jar zaitez gurekin harremanetan: info@mizzpi.eu