Aginteak eta gobernantza

Gobernu-erak historian barrena

EBALUAZIOA


Ariketa honetan gure herrian historian zehar egon diren gobernu-mota ezberdinen denbora-lerroa osatuko duzu. Horrela, oso modu errazean garaiz garai gure herrian izan diren gobernu-moten irudi grafikoa edukiko duzu.

  • Adina: 12 urtetik aurrera.
  • Lekua: ikastetxean.
  • Beharrezko tresnak: koadernoa, arkatza eta Tiki-Toki web-aplikazioa.
  • Antolakuntza eta dinamikaren azalpena:
    • 4-5 kideko taldetan antolatuko zarete.
    • Denbora-lerroaren izenburua definituko duzue, beti ere, lantzen ari zareten gaian oinarrituta.
    • Lehenik dokumentazio lana egingo duzue eta zuen herri edo lurraldean izan diren gobernu-moten zerrenda egingo duzue.
    • Jasotako informazioa antolatze aldera, zenbait eremutan informazio hau jasoko duzue: noiztik noiza iraun zuen gobernu-motak eta agintariaren izena jasoko duzue. Beste informazioren bat deigarria egiten bazaizue ere jaso!
    • Behin dokumentatze-lanak eginak dituzuela Tiki-Toki aplikazioa ireki. Bertan izena eman eta erabiltzaile-izenarekin saioa hasiko duzue. Datuak aukeratutako programa edo web-zerbitzuan txertatzen hastea besterik ez zaizue geratzen!

Oharra! Tiki-Toki aplikazioa erabiltzea oso erraza den arren, Youtuben daukazue Tiki-Toki aplikazioa euskaraz ikasteko tutoriala. Pausuz pausu eta oso modu errazean tresna horren erabilpena erakusten du.

  • Adina: 12 urtetik aurrera.
  • Lekua: ikastetxean.
  • Beharrezko tresnak: koadernoa, arkatza eta egunkari bat. Wikipediara sarbidea ere beharko duzu.
  • Antolakuntza eta dinamikaren azalpena:
    • 4-5 kideko taldetan antolatuko zarete.
    • Egunkaria hartu eta berrietan agertzen diren estatu ezberdinen zerrenda bat osatuko duzue. 4-6 estatu zerrendatzearekin nahikoa da.
    • Behin zerrendatu dituzuela, Wikipedian estatu horrek duen artikulura jo eta egun duen aginte motaren inguruan gehiago ikasi.
    • Guztiak begiratutakoan ikaskideen aurrean aurkeztu.
  • Mapamundi:
  • Adina: 12 urtetik aurrera.
  • Lekua: ikastetxean.
  • Beharrezko tresnak: koadernoa, koloretako arkatzak.
  • Europako mapa inprimagarria.
  • Antolakuntza eta dinamikaren azalpena:
    • Zuetako bakoitzak Europako mapa inprimatuko du goian adierazitako estekan.
    • Unitate didaktikoan ikasi duzunarekin estatu bakoitza bere aginte motaren arabera koloreztatuko duzu. Lanean hasi aurretik erabaki aginte-modu bakoitza zein kolorez margotuko duzun. Gerta daiteke estatu batek bi baldintza betetzea, esaterako, monarkia demokratikoa izatea. Kasu horretan bi koloreak gehitu beharko dituzu.
    • Demokrazia: gorria
    • Diktadura: marroia
    • Errepublika: morea
    • Monarkia: urdina
    • Bukatutakoan, zure gelakideekin komentatu dezakezu.
    • Has zaitez Europa kolorez betetzen!!
  • Adina: 12 urtetik aurrera.
  • Lekua: ikastetxean.
  • Beharrezko tresnak: koadernoa, koloretako arkatzak, Internetera sarbidea
  • Taula: PDFa
  • Antolakuntza eta dinamikaren azalpena:
    • 4-5 kideko taldetan antolatuko zarete.
    • Talde bakoitzeko taula bat izango duzue. Talde bakoitzak 3 agintari ezagun adostu beharko dituzue.
    • Ondoren talde bakoitzak aukeraturiko agintarien inguruko informazioa bilatu beharko duzue Interneten: bete zuen kargua, zein herrialdetako agintaria izan zen, zein garaietan agindu zuen, aipatzeko ezaugarriakā€¦
    • Taula bukatu ondoren klase osoa jolasean hasiko da. Lehenik eta behin, talde bateri txandaka galderak egiten joango zarete. Bitartean taldeetan taulak betetzen eta agintari ezkutua zein den asmatu beharko duzue.

Hasi zaitezte agintari ezkutua zein den ikertzen!!