Aginteak eta gobernantza

Gobernu-erak historian barrena

GIDA DIDAKTIKOA


Aginteak eta gobernantza. Gobernu-erak historian zehar ikasmateriala berez DBH-ko 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzenduta dago, baina aldi berean, Geografia eta Historia ikasgaie duen edozeini ere interesatu dakioke. Ikasmateriala Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Eskola 2.0 web-orrian zintzilikatuko da, hezkuntza-komunitateak, edota interesa lukeen beste edonork, eskura izan dezan.

Produktuaren xede nagusia, ikasleak historian zehar izan diren gobernu-mota ezberdinak ikastea da eta, era berean, horiek euskal lurralde ezberdinetan historian zehar eduki duten eragina ezagutzea eta horiekin ikastea, era atsegin eta entretenigarrian eta oso modu.n. Aldi berean, gaiaren inguruko kontzeptuak eta ideiak ikaslearentzat berriak eta abstraktuak izango direnez, webguneak material interesgarriak eta irudi grafikoak eskaintzen ditu.

1.- HELBURU OROKORRA

  • Gobernu-mota ezberdinetarako lehen hurbilketa zuzena izatea.
  • Aztertzen ari garen aginte-modua euskal lurraldeetan zein momentu historikotan gertatu zen ezagutzea.
  • Balioeste emakumeen eta gizonen parte-hartzea gobernantza publikoan.

2.- HELBURU DIDAKTIKOAK

  • Jakitea zein izan diren Euskal Herriarentzat gertaera eta prozesu historiko garrantzitsuenak, direla tokikoak -direla mundu-mailakoak- eta denboran eta espazioan kokatzea.
  • Gizarte demokratikoek zer antolaketa eta funtzionamendu duten jakitea, eta haien oinarri diren oinarrizko balioak eta printzipioak zein diren jakitea.
  • Informazio geografikoa eta historikoa lortzea.
  • Nork bere sentimenduak eta emozioak identifikatzea, interpretatzea, erregulatzea eta komunikatzea.
  • Orain arteko lorpenez zein hobekuntzaz ohartzea, modu positiboan balioetsi eta atzerapenak ekiditeko.
  • Norberaren erabakietan eragina duten hainbat faktoreri buruz hausnartzea.

3.- OINARRIZKO GAITASUNAK

  • Komunikazio-gaitasuna.
  • Gaitasun matematikoa, zientifikoa eta teknologikoa.
  • Gaitasun digitala.
  • Giza eskubideak eta gizarteko konbentzioak errespetatzea.
  • Ikasten eta pentsatzen ikastea.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.
  • Arazoak ekiditeko gaitasuna.
  • Askotariko kultur adierazpen eta kontzientzia-adierazpen artistiko ezberdinak ezagutu eta komunikatzeko balioa.
  • Psikomotrizitate-gaitasuna.
  • Hitzik gabeko kodeak, hau da ikonoak, irudiak eta antzeko kodeak, erabiltzeko trebetasuna.
  • IKTen bidez ikasten ikasteko gaitasuna.

4.- EDUKIAK

  • Gizarte historikoen eta egungo gizarteen arteko desberdintasun eta antzekotasunak identifikatu, aztertu eta konparatzeko teknikak
  • Aldi, kultura eta zibilizazioak, gertaera historikoak, datuak eta tokiak denboran eta espazioan kokatzeko jarraibideak
  • Gertaera historikoen kausa-aniztasuna aztertzeko jarraibideak: gertaera historikoen eta bilakaera- eta aldaketa-prozesuen kausa eta ondorioak identifikatzea, eta gertaera horien eragile izan ziren faktoreekin lotzea
  • Koadro kronologikoak, denbora-lerroak eta friso historikoak egiteko teknikak
  • Giza eskubideak eta gizarteko konbentzioak errespetatzea

5.- TESTUINGURU METODOLOGIKOA

Aginteak eta gobernantza. Gobernu-erak historian zehar ikasmaterialaren xede nagusia DBH guztian zehar Geografia eta Historia irakasgaian laguntzaile zuzena izatea da, hau da, era praktiko batean, ikasleei historian zehar gertatu diren aginte-modu ezberdinak aurkeztea eta batak besteekiko dituen ezberdintasunez jabetzea. Era berean, euskal lurraldeetan aginte-modu ezberdinek izan dituzten aldaeren jabe izatea izango du hizpide ikasmaterial honek.

6.- BARNE-EGITURA ETA NABIGAZIOA

Aginteak eta gobernantza. Gobernu-erak historian zehar gunean eskaintzen diren materialak erabilteko honako planteamendua egin da: batetik, atal teorikoa dago, testu eta ikus-entzunezko edukiekin kontzeptuak ulertzeko gunea; bestetik, jarduerak edo ariketak daude, kontzeptuzko edukiak noraino ulertu diren ikusteko atala.

Hona hemen antolamendua:

Ataria: Orri hau izango da webgunearen sarrera. Ataria modu honetan banatua egongo da:

  • Menua: eduki osagarrietara emango du sarrera (laguntza, baliabideak, gida. eta ebaluazioa).
  • Erdialdeko zona: webguneko eduki nagusiei sarrera emango dien zona da. Gaiaren inguruko lehen sarrera izateaz gain, aginte-moduen inguruko edukiak eskuratzeko sarbidea ere bada. Leihatila ezberdinen bitartez lantzen diren 4 aginte-moten ikono bana dago. Ikono edo aginte-mota bakoitzean klik eginez gero, bakoitzaren fitxan sartuko gara.

Aginte-motaren fitxa:

  • Animaziozko ikus-entzenezkoa: aginte-motaren ezaugarri nagusiak modu labur eta didaktikoan azaltzen dituen bideoa da.
  • Menu batez lagundurik, aginte-motaren atal ezberdinetan mugituko gara:
    • Sarrera: aginte-mota deskribatu eta ibilbide historikoa azaltzen den atala.
    • Ezaugarriak: animaziozko.gif formatuko ikus-entzunezkoen bitartez agintea azaltzen duten kontzeptu nagusiak daude.
    • Bitartean euskal lurraldeetan….Lantzen ari garen aginte-motak historian zehar euskal lurraldeetan izandako garapen laburra.
    • Testa: edukiak noraino ulertu diren neurtzeko test moduko autoebaluazio-ariketa.
NABIGAZIOA

Planteamendu interaktiboari esker, ikasleak, edukiak lantzen doan neurrian, atzera egiteko edo beste bide batetik joateko aukera izango du. Webgune honen asmoa da, ikaslearen kuriositatea piztea harentzat berriak diren gaietan eta kontzeptuetan.

BESTE EZAUGARRI BATZUK
  • Gune guztian zehar Bilaketen leihatila erabilgarri du ikasleak. Atal horren bidez, guneko eduki guztiaren inguruko bilaketak egiteko aukera dago.
  • Diseinu garbia dauka guneak, zuriari lekua egiten diona eta tipografia irakurterraza erabiltzen duena (sans-serif motakoa).
  • Erabiltzailearentzako ezagunak diren ikonoak baino ez ditugu erabili, webgunearen erabilera errazteko.
  • Bestalde, ikasleak une oro eskuragarri edukiko ditu ‘Baliabideak’ eta ’Laguntza’ bezalako informazio-gehigarriak.
  • Ikasmaterial honetako eduki guztiak bi bertsiotan aurkezten dira: nabigatzekoa (HTML formatua) eta inprimatzeko prestatutakoa (PDF formatua).
  • Webgunean gora eta behera egiteko, geziak ipini dira, erabiltzaileak une oro jakin dezan non dagoen.

7.- HEZKUNTZA-KOMUNITATEA

Ikasmaterial honetako eduki guztiak bi bertsiotan aurkeztuko dira: nabigagarria (HTML formatua) eta inprimatzeko prestatutakoa (PDF formatua). Bertan aurkezten diren eduki guztiak (testuak, argazkiak nahiz etxean bertan ekoiztutako ikus-entzuneko bideo eta audioak Creative Commons Share Alike (CC BY-NC-SA - Aitortu-Ezkomertziala-PartekatuBerdin 4.0) lizentziapean egongo dira, edozeinek, modu librean, erabil ditzan.

8.- JARDUERAK

Webguneak ebaluazioa lantzeko bi atal dauzka:

  • Batetik, aginte-mota bakoitzaren barruan autoebaluatzeko gunea egongo da eta bertan galdera-erantzuneko test bat egongo da. Aurretik ikasitako eduki teorikoak neurtzeko parada emango du ariketa honek. Testean dauden galderak bakarka erantzutekoak izango dira.
  • Bestetik, menu nagusian dagoen “Ebaluazioa” atalean 4 talde-jarduera prestatu dira. Modu erabat praktikoan taldean landu beharko diren ariketak dira eta, aldi berean, hezkuntzako IKT teknologia bat ikasi eta praktikan jartzeko aitzakia ere bai.

9.- EBALUAZIOA

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK
  • Eguneroko egoerak behatzea eta aztertzea gobernu-moduak kontuan hartuz.
  • Ohartzea harremanetan dauden estereotipoez.
  • Ezagutzea honako hitz hauen esanahia: demokrazia, errepublika, diktadura, monarkia, berdintasuna, parte-hartzea, hauteskundea. Eta jakitea horietako zein diren egokiagoak bizikidetasunerako.
  • Gobernu-modu ezberdinak ezagutzea eta horiek baloratzeko gai izatea.
  • Gaur egun munduan zehar dauden gobernu-moduak identifikatzea.
EBALUAZIO-TEKNIKAK
  • Autoebaluazioa
  • Koebaluazioa
EBALUAZIO-TRESNAK
  • Ikasleak egunero bakarka nahiz taldean egindako lanen jarraipena.
  • Egindako lanak.
IKASLEEN EBALUAZIOA
  • Zer gustatu zaie gehien eta zer gutxien?
  • Zer ikasi dute edo zertaz jabetu dira?
  • Zerk harritu ditu gehien?
  • Zer aldatuko lukete prozesuan?

10.- BALIABIDEAK

Gaiaren inguruko liburu, film, baliabide edo Interneten gaiaren inguruan dauden webgune interesgarriak zerrendatzen dira.

11.- KREDITUAK

  • Ideia eta koordinazioa: Leire Mitxelena Erice eta Pilar Pérez Píriz
  • Jatorrizko gidoia: Leire Mitxelena Erice, Pilar Pérez Píriz eta Idoia Urkiri Azkoitia
  • Irudi grafikoak eta ikusentzunezkoak: Hezimubi & Andrés David Espinoza Álvarez
  • Webgunea eta diseinu grafikoa: Juan Mari Zurutuza Zapirain
  • Hizkuntza-aholkularitza: Juan Mari Zurutuza Zapirain
  • Aholkulari pedagogikoa: Idoia Urkiri Azkoitia