Aginteak eta gobernantza

Gobernu-erak historian barrena

Webgune honetan historian zehar izan diren gobernu mota ezberdinak aztertuko ditugu, bakoitzaren ezaugarriak ezagutu eta bata bestearekin alderatuko ditugu. Modu horretan, gaur egun bizi dugun gobernantza-testuingurua hobeto ulertu eta gizon eta emakumeen parte-hartze publikoa balioesteko ere balioko digu.

Beraz, kontzeptu eta ideiak modu erraz eta didaktikoan barneratzen hasteko, webgunean klik egitea besterik ez zaizu falta! Egin klik Agintea eta gobernantza webgunean eta hasi zaitez ikasten!

Diktadura
Demokrazia


Gobernua herrialde bat zuzentzen eta administratzen duen erakundea da. Pertsona talde batez osatuta dago eta legeak sortu, onartu eta betearaztea da horren egitekoa. Bestalde, gizarteak behar dituen zerbitzuak eskaini eta antolatzen ditu, hala nola hezkuntza, osasuna, gizarte-zerbitzuak... Zerbitzu horiek jasotzeagatik, herritarrek eta enpresek zergak ordaintzen dituzte.

Gobernu-erak sailkatzeko, bi irizpide hartzen dira kontuan:

1.- Herritarren parte-hartze maila kontuan hartuta, bi gobernu mota aipa ditzakegu: demokrazia eta diktadura.

Sistema demokratikoan, herritarrek aukeratzen dituzte beren ordezkari politikoak. Ordezkari horiek, gainera, epe mugatua dute beren karguaren eginkizunak betetzeko, eta legeen eta botere judizialaren kontrolaren mende daude.

Aldiz, diktadura-sistemetan herritarrek ez dituzte agintari politikoak aukeratzen. Azken horien agintaldiak ez du denbora mugarik eta botere osoa (legegilea, betearazlea eta judiziala) pertsona bakar baten edo pertsona talde zehatz baten esku dago.

2.- Estatu-buruzagitzaren izaeraren arabera (hautatuak edo ez hautatuak), beste bi gobernu-era aurkitu ditzakegu:

Errepublika sisteman estatuaren buruzagia herritarren bozketa bidez aukeratzen da. Aldiz, sistema monarkikoan, estatuburuak, errege/erreginak, kargua oinordekotza bidez jasotzen du.

Sailkapen horiek ez dira baztertzaileak. Monarkiak zein errepublikak demokratikoak edo diktadurazkoak izan daitezke. Gainera, esan behar da gobernu-formek bilakaera eta aldaketa ugari izan dutela historian zehar eta mundua osoan barrena.

Ikus eta ikas dezagun elkarrekin!