Gida



Gure autonomia webgunearen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) antolaketaren eta administrazioaren oinarrizko elementuak ezagutzea eta ikastea. Espainiako Estatuaren antolaketa politikoa eta administratiboa da abiapuntua, eta Espainiako Gobernuaren eta EAEren arteko konpetentzien banaketa aztertuko da.

Webgunearen gai nagusia Gernikako Estatutua da, eta horren eskumenak eta orain arteko garapena era praktikoan, erakargarrian eta ludikoan landuko dute DBHko ikasleek.

Gizarte demokratikoek zer antolaketa eta funtzionamendu duten ikasteaz gain, giza eskubideak erreferentzia unibertsal moduan erabiltzen eta horien arabera iritzi propioak sortzen ikasiko dute ikasleek.

Webgune honen helburua hau da: ikasleak herritarrok erakunde publikoetan dugun parte-hartzea balioesteko emakume eta gizonen parte-hartze demokratikoa aztertu eta horren garrantziaz jabetzea.

Beraz, webgune honek aukera emango die ikasleei, batetik, EAEko antolaketa politiko-administratiboa ezagutzeko eta, bestetik, gaiari lotutako kontzeptuak lehen aldiz barneratzen hasteko. Ikasmaterial hau gizarte-zientzien bereizgarri diren kontzeptuzko baliabideak, teknikak eta lan-prozedurak aplikatuz landuko da.

1.- HELBURU OROKORRA

Gure autonomia ikasmaterialaren xede nagusia da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloan Geografia eta Historia irakasgaien laguntzaile zuzena izatea, hau da, era praktiko batean azaltzea ikasleei Espainiako Estatuko autonomia-erkidegoen antolaketa eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoarena.

2.- HELBURU DIDAKTIKOAK

3.- OINARRIZKO KONPETENTZIAK

4.- EDUKIAK

A. Egungo munduaren erronkak

—1- Testu historiografikoek, datu estatistikoek eta abarrek emandako informazioa bilatzea eta horren tratamendua, esparru digital eta analogikoetan. Informazioa irakurtzea eta horren balioespena, iturrien fidagarritasuna egiaztatuz eta sareetako desinformazioaren arazoa kontuan hartuz. Produktu desberdinak sortzea hainbat formatutan, ezagutza lantzeko bide gisa. *

—5- Gaur egungo munduaren antolaketa politikoa: estatu motak eta gobernu ereduak. Zuzenbide-estatua eta Konstituzioaren balioak. Demokrazia: printzipioak, prozedurak eta erakundeak. *

-8- Emakumeen papera gaur egungo gizarteetan: hezkuntzarako eskubidea, lana eta boterea eskuratzeko aukerak eta haien aurkako diskriminazio- eta indarkeria-egoerak munduan zehar. Mugimendu feminista. Gure inguruan jarrera eta portaera sexistak identifikatzea eta Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalarekiko lotura. *

B. Gizarteak eta lurraldeak.

-5- Eraldaketa politikoa Aro Garaikidean: mendekoak izatetik herritarrak izatera. Legea, kontratu sozial gisa: eskubide indibidual eta kolektiboen lorpena. Demokraziaren eraikuntza.*

-15- Espainiako konstituzioen eboluzioa: 1812ko Konstituziotik 1978ko Konstituziora.

-18- Euskal Autonomia Erkidegoaren antolaketaren eta administrazioaren oinarrizko elementuak Espainiako Estatuaren testuinguruan: autogobernuaren iturriak eta 1979ko Autonomia Estatutua.

5.- TESTUINGURU METODOLOGIKOA

Metodologia ezagutza informazio-unitate txikien banaketan oinarritzen da, galdera-erantzunen egiturarekin. Lehenik eta behin, edukiak bederatzi (9) ikus-entzunezkotan aurkezten dira. Eduki horiek audio eta bideo formatuan ez ezik testu formatuan (PDF formatuan) ere eskaintzen dira, irakurketa patxadatsuagoa, sakonagoa eta erraza behar duenarentzat. Gainera, PDF-an bertan edukien gaineko kontzeptuen glosategi txiki bat ere gehitzen da. Ikasleek gaiaren ezagutza ebaluatu dezakete bakarka test baten bitartez edo hiru talde-dinamiken bidez. Dinamika horiek bereziki garrantzitsuak dira, hainbat helburu pedagogiko betetzen baitituzte: ikaslearen autonomia sustatzea informazio fidagarria bilatzeko eta antolatzeko; talde-lana sustatzen dute eta landutako gaiei buruzko elkarrizketa eta eztabaida bultzatzen dute. Azkenik, ikasleak baliabide osagarrien zerrenda bat izango du eskura, eskuratutako ezagutzetan sakontzeko.

6.- BARNE-EGITURA ETA NABIGAZIOA

Gure autonomia ikasmaterialaren erabilera eduki ezberdinen arteko nabigazio eta elkarreraginean oinarritzen da. Ikasleak gehien interesatzen zaion informazioan nabigatzeko aukera edukiko du. Erabiltzaileak orri nagusian Espainiako Estatuaren autonomien gaineko bederatzi (9) galdera ditu eta, galdera horietako bakoitzean klik eginez gero, erantzuna azalduko da animaziozko bideo labur baten bidez. Horietan, curriculumean agertzen diren kontzeptuak jorratzen dira, baita ikaslearentzat oso erabilgarriak izango diren beste jakintza eta kontzeptu batzuk ere.

Lan egiteko planteamendu metodologikoa ikasleak berak erabakitzen duenaren araberakoa izango da:

EGITURA

Pantaila zenbait ataletan banatuta dago:

BESTE EZAUGARRI BATZUK

7.- HEZKUNTZA-KOMUNITATEA

Ikasmaterial honetako eduki guztiak bi formatutan aurkezten dira: nabigatzekoa (HTML formatua) eta inprimatzekoa (PDF formatua). Bestetik, webgunea kanpoko zerbitzari batean ostatatua egoteaz gain (gutxienez, 5 urtez bermatzen da), hezkuntza-komunitateari begira, EIMA katalogoan jarriko da hezkuntza-komunitatearen esku (eimakatalogoa.eus).

Bertan aurkezten den eduki guztia (testuak, argazkiak nahiz ekoitzitako ikus-entzunezko edukiak eta bideoak) Creative Commons Share Alike (CC BY-SA - Aitortu-PartekatuBerdin 4.0) lizentziapean daude, edozeinek, modu librean, erabil ditzan.

8.- EBALUAZIOA

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

3. konpetentzia espezifikoa

—3.1. Gaiaren ulermena islatzen duten produktuen bidez, aro garaikideko antolaketa politikoaren eredu nagusiak mundu-mailan, estatu-mailan eta tokikoan adieraztea eta azaltzea; eskubide eta askatasun indibidual eta kolektiboak ezartzen lagundu zuten sistemei arreta berezia eskainiz, eta eskubide eta askatasun horiek erabiltzeko garaian atzerakadak izan zituzten aldiei edo egoerei kontrajarriz.

—3.2. Aro Garaikidean kontzientzia solidarioa sortu, herritarren parte-hartzea eta gizarte-kohesioa sustatu eta azaltzea, ondorengo demokrazien aurrekaritzat jotzen direnei arreta berezia eskainita, gure egungo gizarteko betebeharrak eta eskubideak bereiziz eta onartuz, eta desparekotasuna ezabatzeko lan egin zuten mugimenduak eta arrazoiak antzematea, parte hartzeko eta lan egiteko era guztietako estrategiak erabiliz.

4. konpetentzia espezifikoa

—4.1. Historia Garaikidearen eta egungo antolaketa politiko eta ekonomikoaren ezagutza esanahitsua bereganatzea eta eraikitzea dedukzio-prozesuen eta proiektu edo erronken bidezko lanaren bitartez, landutako gaiak ulertzen direla islatzen duten produktuak prestatuz.

8. konpetentzia espezifikoa

—8.1. Gaur egungo estatu eta hegemonien sorrera eta garapena ezagutzea, Espainiako Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren eraketa barne, eta horiek espazioan eta denboran kokatzea, haiek osatu dituzten elementu historiko, kultural, instituzional eta erlijiosoak integratuz, sortutako errealitate multikulturala azalduz eta haien ekarpen garrantzitsuenak identifikatuz.

—8.3. Gizonen eta emakumeen benetako berdintasunaren alde argudiatzea, hainbat esparrutan Aro Garaikidean zehar emakumezko pertsonaia garrantzitsuek egindako ekarpena nabarmenduz eta baloratuz, eta edozein egoeratan generoagatiko edozein jarrera eta portaera diskriminatzaileren aurka jardunez.

EBALUATZEKO TEKNIKAK EBALUATZEKO TRESNAK IKASLEEN EBALUAZIOA

Autoebaluazioa: autoebaluzio-itua tresna proposatzen da ikasleek autoebaluazio egiteko. Era berean, autoebaluazio hori egiteko irizpideak eta jarraibideak azaltzen dira.

Koebaluazioa: talde-lana ebaluatzeko fitxa propioa bete behar da. Taldekide bakoitzak hainbat konpetentzia baloratuko ditu emandako irizpideak oinarri hartuz.

IRAKASLEEN EBALUAZIOA

Irakasleak taldeko dinamiketan landutako gaitasunak baloratuko ditu, ebaluazio-orrian ematen diren irizpideei jarraituz.

10.- BALIABIDEAK

Gaiaren gaineko liburu, film eta bestelako baliabide interesgarriak.

11.- EGILEAK

Proiektuaren egileak eta partze-hartzaileak: