Hasiera Gida Baliabideak Laguntza Glosategia Ebaluazioa

Sufragistei esker

Emakumeen boto-eskubidearen ibilbidea


EBALUAZIOA

Testa


Erantzun ondorengo galdera hauei. Hiru aukeren artean zuzena hautatu behar duzu. Zorte on!

Zer urtetan egin zuten emakumeek eta langileek Versaillesera martxa?
  1892an
  1792an
  1692an

Nork idatzi zuen Emakumearen eskubideen aldarrikapena liburua?
  Mary Wollstonecraftek
  Mary Shelleyk
  Mary Smithek

Zer herrialdek lortu zuen munduan emakumeen botoa lehen aldiz?
  Zeelanda Berriak
  Erresuma Batuak
  Ameriketako Estatu Batuek

Zer da errolda-sufragioa?
  Errolda-sistema bat da.
  Sufragio unibertsala da.
  Hauteskunde-sistema bat da.

Seneca Falls….
  …emakume sufragista bat izan zen.
  …hiri bat da.
  …emakumeen sufragioaren alde lan egin zuen gizonezkoa da.

Emily Davidson sufragista zaldi batek harrapatuta hil zen Epsomgo zaldi-lasterketa ospetsuan.
  Egia
  Gezurra
  Bi erantzunak zuzenak dira

Noiz onartu zen Espainiako konstituzioan emakumeen boto-eskubidea?
  1931n.
  Espainiako Errepublika garaian.
  Bi erantzunak zuzenak dira.

Zein hauteskundetan bozkatu ahal izan zuten lehen aldiz euskal emakumeek?
  Espainiako Estatuatuaren aldeko erreferendumean.
  Euskal Herriko eta Nafarroako Estatutuaren inguruko erreferendumean.
  Udal hauteskundeetan.

Zein dira Nazio Batuen Erakundearen helburu nagusiak?
  Nazioarteko bakea eta segurtasuna mantentzea eta nazioen artean adiskidetasunezko harremanak garatzea.
  Nazioarteko elkarlana lortzea eta nazioen ekintzak harmonizatzea.
  Bi erantzunak zuzenak dira.

Saudi Arabian…
  …2015eko hauteskundeetan eman zuten emakumezkoek lehen aldiz botoa.
  …2016ko hauteskundeetan eman zuten emakumezkoek lehen aldiz botoa.
  …2021eko hauteskundeetan eman zuten emakumezkoek lehen aldiz botoa.


      Puntuak guztira =

Erantzun zuzenak:



Talde-dinamikak

Emakumeen sufragioa Europan

Ariketa honetan, Europako herrialde ezberdinetan emakumeen eta gizonen sufragio unibertsala zein datatan lortu zen ikasiko dugu. Eta, batzuen eta besteen datuak alderatuta, emakumeek egin behar izan zuten ibilbide luzeaz jabetuko gara.

Internet edo liburutegiko baliabideak informazio-iturri moduan erabiliz, informazio fidagarria nola bilatu ikasiko dugu: informazioa aurkitu, hedabide eta iturri fidagarrietara jota, eta kontrastatu.

  • Adina: 14 urtetik gorakoentzat.
  • Lekua: ikastetxea.
  • Beharrezko baliabideak: koadernoa, arkatza, Interneterako sarbidea eta Google Maps doako aplikazioa.
  • Antolakuntza eta jolasaren azalpena:
    1. 4-5 kideko taldeetan antolatuko zarete.
    2. Aukeratu Europako bost herrialde eta bilatu Interneten edo ikastetxeko liburutegian zer datatan lortu zuten herrialde horretako emakumeek bozkatzeko eskubidea. Era berean, beste zutabe batean jasoko duzue herrialde horretan gizonezkoek bozkatzeko eskubidea noiz lortu zuten. Informazioa jasotzeko eremu hauek dituen formularioa erabili: Herrialdea, emakumeen boto eskubidearen data, gizonezkoen boto eskubidearen data. (Formularioa eskuragarri hemen).
    3. Informazioa bilatzeko erabili hedabide eta iturri fidagarriak, eta behar den kasuetan, kontrastatu irakurritakoa beste iturriren batekin.
    4. Zabaldu Google Maps aplikazioa eta koka ezazue bertan formularioan jaso duzuen informazioa: herrialdea eta urteak. Deskribapen labur bat ere gehitu dezakezue aplikazioan bertan.
    5. Partekatu egindako lana eta mapa ikaskideekin.

Oharra! Google Maps aplikazioa erabiltzea oso erraza den arren, YouTuben daukazue 'Google Maps erabiltzen ikasi' tutoriala euskaraz; pausoz pauso eta oso modu errazean tresna horren erabilera azaltzen du.


Emakume esanguratsuen infografiak

Infografia bat irudikapen grafiko bat da; informazio bat aurkezten du, eta mundu guztiak begi hutsez azkar eta erraz uler dezakeen zerbait bihurtzen du. Komunikazio-tresna erabilgarria da, ikusizko formatua duenez, giza begiak mezu batzuk horrela askoz azkarrago prozesatzen dituelako.

Webgune honetan, emakumeen boto-eskubidea lortzeko bidean esanguratsuak izan diren emakumeak ikusi ditugu; orain, haiekin lotutako informazioaren infografiak egingo ditugu. Horretarako, Interneten doan dauden hainbat tresna erabil daitezke: Genia.ly, Canva… Guk, oraingo honetan, Canva erabiliko dugu. Zergatik? Doako tresna da, txantiloiak ditu (logoak, aurkezpenak, bideoak, posterrak, infografiak...) eta sortuko ditugun infografiak erraz parteka daitezke.

Helburua: Herrialde ezberdinetan emakumeen boto-eskubidearen aldeko borrokan esanguratsuak izan diren emakumeak infografietan irudikatzea, modu argi eta erakargarrian informazioa lantzeko eta ikaskideekin partekatzeko.

  • Adina: 14 urtetik gorakoentzat.
  • Lekua: ikastetxea.
  • Beharrezko baliabideak: koadernoa, arkatza, Interneterako sarbidea eta infografiak egiteko Canva tresna.
  • Antolakuntza eta jolasaren azalpena:
    1. 4-5 kideko taldeak sortuko dituzue.
    2. Webguneko emakumeen zerrenda bat egingo dugu eta talde bakoitzak pertsonaia batzuk aukeratuko ditu.
    3. Informazioa ondo aztertu eta ideia nagusiak garbi dituzuenean Canva tresna digitalean sartuko zarete. Bertan infografiak egiteko txantiloi ezberdinak arakatu eta zuen informazioa azaltzeko egokiena aukeratuko duzue.
    4. Kontuan hartu infografian informazioak zehatza eta argia izan behar duela eta diseinuak ere bere garrantzia duela. Behin bukatutakoan, parteka ezazue infografia ikaskideekin eta irakaslearekin!

Oharra! Canva aplikazioa erabiltzea oso erreza da, baina, badaezpada, hemen daukazue euskarazko bideotutoriala, pausoz pauso eta oso modu errazean tresna horren erabilera erakusten duena.



Galdetegiak sortzen

Ariketa honetan, galdetegiak modu digitalean egiteko hainbat aplikazio ezagutuko ditugu. Galdetegien aplikazio didaktikoak honako hauek izan daitezke: ahozko ulermen-jarduerak planteatzea, idatzizko ulermen-jarduerak sortzea, ikasitakoa errepasatzeko jarduerak prestatzea edota ebaluazio-tresnak sortzea (autoebaluazio-fitxak, koebaluazio-fitxak…).

Galdetegiak egiteko hainbat tresna digital ditugu; Kahoot, Plickers, Socrative, Educaplay eta Moodle galdetegiak. Guk, honako honetan, Kahoot aukeratuko dugu. Zergatik? Galdetegiak sortzeko tresna erakargarria da, ikasgai bati buruz ikasleek dituzten ezagutzak neurtzeko balio du, eta edukiak eman ondoren ebaluazio txiki bat egiteko ikasleei.

Webguneko edukiak landu eta aztertu ondoren, jasotako edukiari buruzko ezagutza-maila neurtzeko galdetegiak sortuko dituzte ikasleek, hau da, gero ikaskideen ezagutza-maila neurtzeko galdetegiak diseinatuko dituzte.

Helburua: Emakumeen boto eskubidearen bilakaera aztertzen duen galdetegia sortzea, eta ikasleek jaso dituzten edukien barneratze-maila ezagutzea modu entretenigarri eta ludikoan.

  • Adina: 14 urtetik gorakoentzat.
  • Lekua: ikastetxea.
  • Beharrezko baliabideak: koadernoa, arkatza, Interneterako sarbidea eta infografiak egiteko Kahoot tresna.
  • Antolakuntza eta jolasaren azalpena:
    1. Ikasleak 2 taldetan banatuko ditugu.
    2. Ikasleek, taldetan banatuta, webguneko eduki garrantzitsuen analisi bat egingo dute. Ondoren, galdetegi bat sortuko dute webguneko edukien araberakoa. 15 galderako galdetegia izango da, eta galdera bakoitzak 4 erantzun posible izango ditu; erantzun zuzena zein den ere zehaztu behar dute.
    3. Talde bakoitzak bere galdetegia egin ondoren hasiko da jolasa. Horrela, hasieran lehen taldearen galdetegia erantzuten saiatuko dira beste taldeko ikasleak eta, ondoren, alderantziz.
    4. Bukaeran, talde bakoitzaren emaitzak ikusi, aztertu eta irabazlea nor den jakingo dugu.

Oharra! Kahoot aplikazioa erabiltzea oso erraza da, baina, badaezpada, hemen daukazue euskarazko bideotutorial bat, pausoz pauso eta oso modu errazean tresna horren erabilera erakusten duena.







  Deskargatu hemen ebaluatzeko orria PDF formatuan!