Laguntza

Atal honetan aurkituko dituzu webgune honen gaineko zehaztasunak, menuaren azalpena, edukiaren zein jardueren antolaketa eta bestelako baliabideak. Dudarik gabe, ikasteko eta trebatzeko prozesuan lagungarri egingo zaizkizu.

Ikusten duzunez, guneak hainbat atal ditu. Hona hemen bakoitzaren azalpen txikia, errazago nabigatzeko eta mugitzeko:

Goiburuko menua

  • Gida didaktikoa: irakasleei zuzendutako edukien azalpen didaktiko orokorra.
  • Baliabideak: gaiari buruzko liburuen zerrenda edota Interneten gaiari buruz dauden helbide interesgarriak dituzu zerrendatuta.
  • Webgunearen mapa: webeko atalen mapa bakoitza bere estekarekin.
  • Ebaluazioa: bakarka nahiz taldean lantzeko ariketa praktikoak.
    • Batetik, eduki teorikoei buruzko test moduko 10 galdera daude.
    • Bestetik, taldean aritzeko 3 jarduera. Jarduera hauen bukaeran ebaluazio-orria dago, irakasle nahiz ikasleei zuzenduta.
  • Glosategia: edukietan lantzen diren kontzeptu eta hitz nabarmenen zerrenda eta horien azalpena.
  • Laguntza: webgunea ulertzeko eta bertan nabigatzeko azalpenak.
  • Bilaketa: webgune honetan informazioa aurkitzeko bilatzailea.

Menu hau une oro egongo da erabiltzailearen eskura.

Erdialdeko zona

  • Gunearen erdialdeko zona edukien zona da, bertan eduki teorikoa jasotzeko bost atal nagusi daude: Arrantza, Balearen ehiza, Merkataritza, Nabigatzaile famatuak, eta Emakumeak eta itsasoa. Atal bakoitzean klik eginez gero, edukien gunean murgiltzen gara, eta, hor, gaian sakondu eta kontzeptuak ikasteko aukera ematen zaigu.
  • Horietako bakoitzak gaiaren gaineko animaziozko ikus-entzunezko bat du. Bestalde, nabigatzaile famatuen atalak 6 nabigatzaileren biografiak jasotzen ditu; horietako bakoitza animaziozko mikrobideo batez lagunduta doa.

Webgunearen inguruan edozein zalantza sortzen bazaizu, jar zaitez gurekin harremanetan: info@mizzpi.eu