Emakumeak eta itsasoa
Euskal emakumeen parte hartzea itsasoko ekintzetan eta ekonomian historiako irakasgaian azaldu izan dena baino askoz handiagoa izan zen. Esaterako, portuetan batelariArrantza egiteko ontzi txikia. Batela gidatzen duenari batelari esaten zaio. , zirgariZirga izeneko soka luze batetik tiraka itsas ertzera edo itsasadarrean gora ontziak mugitzen zituzten emakumeak ziren. eta karga lanetan ibili izan ziren, baina baita sareak eta tresnak konpontzen ere. Arraina saltzen, itsasontzien eta tripulazioen kudeaketan edo armadore itsasontzia hornitu eta tripulazioa kontratatzen duen pertsona da. gisa ere jardun zuten.
Emakumeak eta itsasontziak
Itsasontzietan emakumeen presentzia oso mugatuta egon zen arren, Ameriketako kontinentearen konkistan eta kolonizazioan hainbat emakumek parte hartu zuten. Hor dugu, esaterako, Katalina Erausoren kasua, baita XVI. mendean Ameriketara joan zen emakumeen migrazio handia ere.
Emakumeek itsasontziekin eta nabigazioarekin beste harreman bat zuten: merkataritza-nabigazioarekin eta ontzigintza-industriarekin. XVI. eta XVII. mendeetan emakumeen parte hartzea itsasoko negozioetan handia zen, armadore izateaz gain itsas merkataritza lantzen edo Ternuan arrantza egiten zuten itsasontzien jabe izan baitziren.
Emakumezko piratak eta kortsarioak
Pirateriaren historian, emakumeen presentzia aspaldiko kontua da. Itsas bandidajean aritutako emakume gehienak XVIII. mendekoak izan baziren ere, Erdi Aroan eta Aro Modernoan dagoeneko baziren batzuk.
Euskal Herrian ez daukagu emakumezko piraten berririk, baina bai kortsario jarduneko emakume batena: Juana Larando. Kortsarioa gobernu baten baimena zuen itsaslapur edo pirata zen. Juana Larando, alargun donostiarra zen, eta, ostatu baten jabe izateaz gain, beste bazkide batzuekin batera espainiar Koroaren ontzi etsaiak harrapatzen eta sakeatzen ibili zen. Bera sekula ontziratu ez bazen ere, beti jaso izan zituen lapurretetatik zegozkion mozkinak.
Portuko lanak: batelariak, zamatzaileak eta zirgariak
Emakumezkoak portuetako lanik gogorrenetan aritu ziren. Lan horien artean aipagarriak dira portu europarretan emakume batelariek egiten zituztenak, hau da, hainbat karga-lan. Horrez gain, pertsonak eta merkataritza-produktuak ertzetik ertzera eramaten zituzten. Beste zenbait eginkizunen artean, itsasontzietarako karga garraiatu eta saldu egiten zuten eta, tarteka, belaontzi handiak eta txikiak atoian eramaten zituzten arrauneko txalupekin, portuan errazago sartzeko.
Itsasoko mareak kontuan izanda, emakume horiek karga mota guztiak garraiatzen zituzten txalupa eta gabarretan. Ontzien uretaratzeetan ere ontzigileei lagun egiten zieten amarre lekuraino.
Donostiako eta Bilboko portuetan ohikoa zen emakumeak karga-lanetan aritzea. Bilboko portuan, 1860 inguruan, emakume zamatzaileak hiru lan-mota egin zitzakeen: transakzio komertzialetako dirua eraman, itsasontzietatik lonjetara bakailaoa garraiatu eta, mineralen eta hondarraren karga bideratu.
Azkenik, portuko lanik gogorrenetakoa zirga lana zen. Gerrian larruzko uhal bati lotutako soken bidez ontzi-mota ezberdinak lehorretik tiratzea zen lan hori.
Arrantzaren inguruan
Arrantza munduan, emakumeak, sareak mantentzeaz gain, deskargan, garraioan eta arrain-salmentan aritu izan dira mendeetan zehar.
XVI. eta XVII. mendeetan, hainbat euskal portutan lan egiten zuten Ternuatik iristen zen bakailaoa deskargatzen, ondoren portuko etxoletan jaso eta manipulatzeko. Lan horiek emakumeek bakarrik egiten zituzten.
“Itsasontziko andre” edo “pixonera”Portuan lan egiten zuten emakumeak ziren. Beren eginkizuna sareak konpondu, arraina garraiatu portura iristen zenean, hura salmentarako prestatu eta enkantea egitea zen. lana erabakigarria zen euskal portuetan.
Izen ezberdinak zituzten herrien arabera, baina, oinarrian, eginkizun berdinak zituzten: sareak konpondu, arraina garraiatu portura iristen zenean, hura salmentarako prestatu eta enkanteaSalerosketa modu bat da. Saltzaile bakar batek bere produktuak eskaintzen dizkie erosle askori. Horiek euren artean lehiatzen dira produktua erosteko. Helburua ahalik eta salmenta-preziorik altuena lortzea da. egin. Eskabetxe-lantegi eta gazitze- enpresetako lana ere emakumeek egiten zuten.