Étienne Pellot Aspikoeta

XVIII. mendeko Lapurdiko kortsarioa (Hendaia, 1756 - Hendaia, 1856). Ingeles eta espainiar armadetako ontziei eraso zien.

1778an hasi zuen kortsario ibilbidea, eta ingelesen aurkako espedizioetan parte hartu. Urte batzuk geroago, Frantziako Errege Itsas Armadarekin bat egin zuen, eta Espainiako flotaren aurkako guduetan parte hartu zuen Amerikako kostaldeetan.

Karrera “ofiziala” ez zitzaion interesatzen eta 1796an kortsarioen itsasontzi baten kapitaina bihurtu zen, 40 euskal itsasgizon izanik bere agintepean. Hurrengo urteetan ingelesen aurkako hamaika eraso egin zituen. 1812an erretiratu zen, aberastu ondoren.

Behin baino gehiagotan preso hartu eta espetxeratu zuten arren, beti lortu zuen ihes egitea bere azkartasunari esker, adibidez, kargu militar edo erromes gisa mozorrotuta.