Glosategia

 

  • Akuifero: harkaitz iragazgaitzen geruza baten gainean geratzen den lurpeko ur-geruza da, putzu bat eginez gero ura ateratzeko balio duena. Lurpeko uraren goiko aldeari maila freatiko deitzen zaio.
  • Biodibertsitatea: Lurrean ditugu, izaki bizidun, mikroorganismo, landare, animalia, habitat eta ekosistemen ugaritasun eta aniztasun guztia da biodibertsitatea.
  • Granito: kristal harria, kuartzoz, feldesfatoz eta abarrez osatua. Lurpean sortzen da berez, baina sarritan irteten du lur gainera; orduan, zartatu egiten da eta pitzadurek puzzle tankera eman ohi diote. Harri gogorra da, eta, horregatik, oso aintzat hartua etxegintzarako. Euskal Herrian, granitozko mendien artean aipagarri dira Aiako Harria, eta Ursuiako mendia, Kanbon.
  • Paleozoiko: Kanbriarraurrearen eta Mesozoikoaren arteko geologia aldia. Lurreko hiru geologia aldi handietan lehena.