Hasiera

Ongi etorri Parke Naturalak Ezagutu ikasmaterialera!

 

Parke naturalak ustiaketa eta presentziak asko aldatu ez dituen tokiak dira. Ikusmiren edertasunak eta ekosistema izaera erakusgarriak edota landaredi, fauna nahiz eraketa geomorfologiko apartekoak bereizten ditu. Hala bada, herri-agintaritzaren aldetik lehentasuneko ekintza-bideak behar dituzte, bi helburu bateratu ahal izateko: batetik, natura-baliabideen aprobetxamendu antolatua eta erabilera publikoa; eta bestetik, balio ekologiko, estetiko edo heziketakoak gorde edo berriz oneratzea.

 

Aurkezten dugun gune honetan Euskal Herrian Parke Naturalaren Marka jaso duten eremuak aurkezteko xedea du eta parke horiek izendatzeko garaian hiru baliori erantzuten diotela azaltzea, hau da, lurraldea, ingurumena eta giza dimentsioa. Euskal Herria osoan hamabi gune babestu daude.

Horiek guztiak eta adibide gehiago ikasteko parada izango dugu webgune honen bitartez. Helburu nagusia, zenbait gidoi lagun ditugula, Euskal Herrian izendatuak izan diren parke naturalak aztertzeko gai izatea da, hartara bertako biodibertsitatea eta balio kulturala balioesteko gai izango da ikaslea.

Egin klik goi aldeko esteka horietan, gehiago jakiteko eta Parke Naturalak Ezagutu webgunean murgiltzeko!