Parkeak / Jarduerak / Talde dinamika

  • Lekua: Herria eta ikastetxea
  • Beharrezko materialak: Koadernoa, harkatza edo boligrafoa eta Interneteko konexioa
  • Antolakuntza – Jolasaren azalpena:
    1. 4-5 kidetako taldetan antolatuko gara.
    2. Gure herrian edo hirian dagoen parke batera gerturatuko gara eta bertako ekosistemaren fitxa labur bat prestatuko dugu.
    3. Fitxa mota honetakoa izan daiteke: Parkearen izena, zein lekutan dagoen, koordenatuak, fauna, landaretza mota, klima eta historia (parkea izan aurretik leku hori dagoen lekuan zer egiten zen). Fitxa betetzerakoan zalantzak badaukagu, irakasleari edo gurasoei galdetu, liburutegira jo edo Interneten begira dezakegu.
    4. Material bakoitzeko fitxa bat bete dugunean, gure gelakideei aurkeztuko diegu eta aukera baldin badago, ikastetxeko blog-ean partekatu.