Ataria    Gida   Glosategia   Bibliografia   Loturak   Web mapa   Laguntza  
| Eklektizismoa | Arte eklektikoa | Arkitektura eklektikoa | Eraikuntza-elementuak | Eraikin-galeria | Testa
 
pdf

Eklektizismoa arte-estilo mistoa da, elementuak hainbat iturri eta estilotatik hartzen dituena. Terminoak estiloen konbinazioa deskribatzen du, hau da, historian zehar egon diren estilo ezberdinetatik hartzen dituela elementuak, hala nola arkitektura, pintura eta arte grafiko eta dekoratiboetatik.

Artean nahiz filosofian, eklektizismoaTradizio, eskola edo estilo desberdinetako elementuak bateratzen dituen teoria edo metodoa. Ezaugarri nagusi hauek ditu: dogmatikoa edo itxia ez izatea, guztien jarrerak kontuan hartzea eta sistema erabatekorik ez osatzea (filosofian, artean, irakaskuntzan, etab.). mugimendu, eskola, estilo eta pentsaera ezberdineko elementuak era malguan bateratzeko joerari deitzen zaio. Joera horri jarraiki jokatzen duten pertsonak eta horretan oinarrituta burutu diren lanak eklektikoak direla esaten da.

Testuinguruari dagokionez, eklektizismoa 1860tik 1920ra bitarte garatu zen. Garai horretan hiriak hazkunde etengabe batean murgildu ziren eta, ondorioz, hiri askotako harresiak bota edo moldatzearekin batera, gora egin zuen premia berriei erantzungo zieten eraikin berrien eskaerak ere.

Hossegor
David Joly

Arkitekturak hirietan izan zuen esku-hartzearen arrazoiak hiru faktoretan laburbil daitezke: gaixotasunen saihestea, kale estuetan barrena ezkutatzen ziren mugimendu iraultzaileak murriztea eta garapen industriala erraztuko zuten zirkulazio-azpiegitura berriak irekitzea. Hirigintza berriak berdeguneak, zirkulazio logikoa, orientazioa eta bizi-kalitatea zaindu behar zituen. XIX. mendeko bigarren erdialdean hirietako biztanleen kopuruak oso azkar egin zuen gora, eta agintariek hirien egitura bere osotasunean birplanteatzeko beharra izan zuten. Urbanismoak itzelezko garrantzia hartu zuen. Birplanteamendu honek zenbait elementu izan zituen kontuan:

  • Produkzio ekonomikorako eredu berriak: serie-produkzioko materialak eta industrien beharrak
  • Garraioen garapena (tranbiak, trena, tren-geltokiak, zubiak, portuak)
  • Komunikazioak errazteko modua
  • Osasun-kontrola eta higienea: estolderia-sareak
  • Segurtasuna eta kaleen kontrola (segurtasun-indarrak)
  • Hilerriak, parkeak eta lorategiak egiteko espazioak

Euskal Herriaren kasuan, premia horiek Industria IraultzaEuropako gizartearen hainbat alderditan aldaketak eragin zituen prozesua. Aldaketa horiek, batez ere, ekonomikoak, sozialak eta demografikoak izan ziren, eta biztanleriaren balioak eta pentsamoldeak aldatzea ekarri zuen. Mugimendua XVIII. mendearen bukaeran Ingalaterran sortu zen eta XIX. mendean zehar Europan zabaldu zen. Ondorioz, gizarte industriala eta hiritarra garatu zen eta kapitalismoa finkatu zen.ren ondorioekin lotu behar dira, industrializazioa XIX. mendearen bigarren erdian erabat zabaldua baitzen euskal lurretan zehar. Horrez gainera, garai horretan nagusitu zitzaion liberalismoa absolutismoari (Euskal Herrian, Bigarren Karlistaldiarekin) eta, hala, erregimen parlamentarioak izan ziren Europako mapa politiko berriaren protagonistak; baina horrekin beste mugimendu mota batzuk sortu ziren, erabat baldintzatuko zutenak politika eta gizartea orokorrean: langile mugimenduakLangileriak bultzaturiko gizarte-mugimenduari deitzen diogu langile mugimendua. Langileria industrializazio-prozesuaren ondorioz sortu zen gizarte-klase berri bat da, lan-indarra soldata baten truke saltzen zuen taldea. Langileriaren lan- eta bizi-baldintzak hobetzeko helburuarekin, elkarteak sortu zituzten (alderdiak, sindikatuak)., eta baita ideologia politiko berri bat ere, nazionalismoaNazio bakoitzak bere estatu independentea eratzeko eskubidea duela defendatzen duen ideologia politikoa. Ideologia honen oinarria nazioaren komunitate sentimendua da. Jatorriak, hizkuntzak, erlijioak eta kulturak osatzen dute sentimendu hori. hain zuzen ere.


derio
Zarateman
derio2
Jon Diez Supat



Igo