Ataria    Gida   Glosategia   Bibliografia   Loturak   Web mapa   Laguntza  
 

Ongi etorri Euskal Herria eraikitzen (XIX. - XXI. mendeak) ikasmaterialera!

Aurkezten dugun gune honek, aurretik egina dagoen Euskal Herria eraikitzen webgunearen jarraipena izateko asmoa du. Gune hartan X. mendean hasi eta XVIII. mendera bitarteko arkitektura aztertzen zen; esku artean duzun honek, berriz, aukera ematen du XVII. mende-amaierako neoklasizismotik hasi eta gaur egunera arteko arkitektura-estiloetan barna bidaiatzeko, betiere estiloa testuinguru historiko batean kokatuz eta baita garaiko arte-estilo batekin lotuz ere.

Euskal Herrira ere iritsi ziren joera haiek eta eraikin ugari geratu zaizkigu gure lurretan. Horiek aztertzeko, ikasteko eta ikusteko prestatuta dago gunea, testuez gain argazki, bideo eta hainbat errekurtso didaktiko gehitu baitira.

Helburu nagusia da, zenbait gidoi lagun dituzula, Euskal Herrian dauden garai horietako hainbat artelan arkitektoniko nagusi aztertzeko gai izatea, arte-ondarea balioestea eta iraganeko garaiak ezagutzeko eskaintzen duten historia- eta arte-aberastasunaz ohartaraztea.

Egin klik ezkerreko esteka horietan Euskal Herriko arkitekturaz gehiago jakiteko, ikasiz eta jolastuz!


logo_I



Igo