Ataria    Gida   Glosategia   Bibliografia   Loturak   Web mapa   Laguntza  
| Modernotasuna | Modernotasuneko artea | Modernotasuneko arkitektura | Eraikuntza-elementuak | Eraikin-galeria | Testa
 
pdf

Modernotasuna oso une nahasian iritsi zen Europara eta Euskal Herrira. XX. mende hasieran hasi eta 50eko hamarkada arte gertaera politiko eta militar larriek astindu zuten Kontinente zaharra. 1914an Lehen Mundu Gerra piztu zen eta mendebaldeko gizartearen pentsaera eraldatzeaz gain ordu arteko sistema inperialistaren krisialdia ekarri zuen. 1917an Errusiako Iraultza hasi zen, kapitalismoari aurre egin nahirik sistema komunista ezartzeko helburua zuena. Kontinente zaharraEuropa kontinentea aipatzeko ohiko esamoldea. arlo sozialean, politikoan, ekonomikoan krisialdi sakon batean murgildua zegoen eta guztiak Bigarren Mundu Gerran egin zuen eztanda.


Laborde
Fred Romero

Gertaera politikoekin batera, aurrerapen zientifikoek eta teknologikoek gero eta garrantzi handiagoa zeukaten eta pixkanaka horietatik zetozen produktuek (etxe orratzek, automobilek, hegazkinek…) ordu arteko industria eta merkataritza osoa eraldatzea lortu zuten. Garai honetakoak dira, gainera, denbora-pasara zuzendutako lehen hedabideak, hala nola, irratia eta zinema.

Testuinguru honetan agertzen dira artean abangoardiaTradizioarekiko haustura eta berrikuntza aldarrikatzen duten arte-mugimenduei esaten zaie. Abangoardiaren aldeko joera XX. mendearen hasieran garatu zen. historikoak, ordu arteko tradizio artistikoarekin erabateko haustura bilatu eta artea garai modernoan barneratu zutenak.



IhardunBideoak



Igo