Ataria    Gida   Glosategia   Bibliografia   Loturak   Web mapa   Laguntza  
 

Euskal Herria eraikitzen (XIX. - XXI. mendeak) artearen eta arkitekturaren gaineko ezagutzak jasotzeko eta horien inguruan sortzen diren zalantzak argitzeko ikasmaterial bikaina da.

Euskal Herria eraikitzen (XIX. - XXI. mendeak) izeneko gunearen xedea hau da: irakaskuntzarako lagungarri izateaz gain, Europa guztian zehar XIX. mendetik XXI. mendera garatu ziren arte-adierazpen esanguratsuenen lehen hurbilketa izatea eta horiek Euskal Herriko arkitekturaren diziplinan edukitako eragina aztertzeko erremintak ematea. Helburu nagusia, ikasleek nahiz artean interesa duen edonork estiloetan barna bidaiatzea eta eraikuntza-elementuen arteko berdintasunak eta desberdintasunak hautematea da.

Aurkezpen-orrian bi atal nagusi hauek ageri dira: batetik, azalpen teorikoa duten lau unitate nagusiak daude, eta bestetik, bukaeran, jarduera praktikoak:

Unitate horiek ikasmaterialaren adar nagusiak dira eta, horietan murgilduz gero, eduki guztietan zehar nabigatu ahal izango da.

Unitate bakoitzean, batetik, arte estilo baten gaineko eduki teorikoak daude eta, bestetik, edukien gainean jaso den ezagutza neurtzeko 10 galderaz osatutako test motako ariketa bat. Horrez gain, unitateko edukiak bereganatu eta hausnartzeko bidea ematen duen atal bat dago.

Gainera, edukien osagarri moduan hainbat irudi, bideo eta hausnarketarako ariketa jaso direnez, kontzeptuak irakurtzea, ulertzea eta bereganatzea erraza eta erakargarria egingo zaio erabiltzaileari.

Azkenik, erabiltzaileak ikasmaterialaren aurkibidean aldi oro eskuragarri edukiko ditu Gida didaktikoa, Bibliografia, Glosategia, Lotura interesgarriak eta Webgunearen mapa.

Orain, webgunean murgiltzea bakarrik falta da.

EGIN KLIK HEMEN GEHIAGO JAKITEKO!




Igo