Ataria    Gida   Glosategia   Bibliografia   Loturak   Web mapa   Laguntza  
 

Euskal Herria eraikitzen (XIX. - XXI. mendeak) artearen eta arkitekturaren inguruko ikasmateriala da, berez 12tik 16 urtera bitarteko ikasleei zuzendua, baina aldi berean beste adin batzuetako erabiltzaileentzat ere interesgarria izan daitekeena. Ikasmateriala Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren EIMA Katalogoa gordailuan zintzilikatua dago, hezkuntza-komunitateak edota interesa lukeen beste edonork eskura izan dezan.

Euskal Herria eraikitzen (XIX. - XXI. mendeak) izeneko gunearen asmoa da, irakaskuntzarako lagungarri izateaz gain, XIX. mendetik aurrera garatu ziren arte-adierazpen esanguratsuenen lehen hurbilketa izatea. Aldi berean, horiek Euskal Herriko arkitekturaren diziplinan edukitako eragina aztertzeko tresna izan nahi du ikasleentzat. Hemen aurkezten dugun arte-ibilbideak Neoklasizismotik hasi eta gaur egun arte euskal arkitekturak edukitako garapenean bidaiatzeko aukera emango digu, betiere, arte-adierazpenak garai, estilo eta testuinguru historiko batean kokatu behar direla jakinik. Hor dauzkagu, esaterako, eraikin tipologia berriak (ospitaleak, lantegiak...) edo munduko abangoardia-eraikinak (Guggenheim, Kursaal...). Helburu horiek lortzeko, gunea modu atsegin eta entretenigarrian aurkeztua dago, kalitatezko edukiak eta material erakargarria modu interaktiboan lantzen direlarik.

Ikasmaterial honek lantzen dituen helburu nagusiak hauek dira:

HELBURUAK

Gune honetarako prestatu den materiala HEZIBERRI 2020 Plana, hezkuntza-eredu pedagogikoaren markoan oinarritu da. Ikaslearen errealitate-eremua kontuan izatea komeni delako, eduki orok esparru akademikoa ez ezik esparru pertsonala, soziala eta profesionala ere kontuan izan ditu. Ikasmateriala eremu horietara egokitzen dela bermatu da. Horrenbestez, hona hemen helburuak eta konpetentziak:

Helburu orokorrak (236/2015 DEKRETUKO Curriculuma)

Konpetentziak: oinarrizko zehar-konpetentziak eta diziplina barruko oinarrizko konpetentziak

CURRICULUMAREN ERREFERENTZIAK OCDn

Euskal Herria eraikitzen (XIX. - XXI. mendeak) osatzen duen ikasmateriala Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 4. mailako Geografia eta Historia ikasgaiko ezaguerak garatzeko material didaktiko digital gisa aurkezten da.

Helburua hau da: eskaintzen diren tresna digitalei esker, ikasleek, edo gaian interesa duen edonork, Europa guztian zehar XIX. eta XXI. mendeetan garatu ziren arte-adierazpen esanguratsuenen lehen hurbilketa izatea eta horiek Euskal Herriko arkitekturaren diziplinan edukitako eragina aztertzea. Hemen aurkezten dugun arte-ibilbideak aukera emango digu neoklasizismotik abangoardiara arte euskal arkitekturak izandako garapenean bidaiatzeko, betiere, arte-adierazpenak garai, estilo eta testuinguru historiko batean kokatu behar direla jakinik.

Hain zuzen ere, irakasgai hau osatzen duten gai multzoak oso lotuta daude eduki komunekin eta seigarren eduki multzoarekin: Artea, kultura eta zientzia gaur egun. Komunikabideak.

Euskal Herria eraikitzen (XIX. - XXI. mendeak) ikasmaterialak, hala ere, zeharkako izaera eduki nahi du, lantzen dituen edukiak ikasleek beste gaietan eta haien eguneroko bizitzan erabiltzeko baliagarriak izan daitezen.

Ebaluazio-irizpideei dagokienez ere, aipatutako mailan honako hauek balioesten dira, besteak beste:

Hona, beraz, ikasmaterial honen helburuak eta curriculumaren ebaluazio-irizpideak nola uztartzen diren.

MATERIALAK ERABILTZEKO TESTUINGURU METODOLOGIKOA

Lan egiteko metodologia irakasleak berak erabakitzen duenaren araberakoa izango da:

Gunearen oinarria interakzioa da, ikasleentzako erakargarria eta motibagarria izan dadin eduki ezberdinen arteko lotura eta nabigazioa ahalbidetzen baitu guneak eta, horrez gainera, ikasitako eduki teoriko guztiak garatzeko aukera eskaintzen du.

Euskal Herria eraikitzen (XIX. - XXI. mendeak) ikasmateriala, hezkuntzan erabiltzearen abantailak honako hauek dira:

Horrekin guztiarekin, ikasleak Geografia eta Historia ikasgaiekiko duen interesa eta motibazio-maila areagotzea lortuko dugu, ikasitako kontzeptuak eta ezagutzak bere egunerokotasunean garatzeko aukera izango baitu, era atsegin eta entretenigarrian eta, betiere, kalitatezko edukiak landuz.

WEBGUNEAREN BESTE EZAUGARRI BATZUK

Gunearen beste ezaugarri batzuk honako hauek dira:

Kredituak




Igo