Ataria    Gida   Glosategia   Bibliografia   Loturak   Web mapa   Laguntza  
| Neoklasizismoa | Arte neoklasikoa | Arkitektura neoklasikoa | Eraikuntza-elementuak | Eraikin-galeria | Testa
 
pdf

1789tik aurrera, gizadiaren historian deitu izan zaion aroa amaitu eta gaur arte iraun duen aro berriari ematen zaio hasiera, Aro Garaikideari alegia.

Aro berri honen hasiera historia-gertaera garrantzitsu eta sinboliko batek zehaztu zuen: Frantziako IraultzakHistoriako gertakizunik garrantzitsuenetariko bat, Aro Garaikidearen atea da Frantziako Iraultza. 1789-1799 urteen bitartean Frantzian egon zen prozesu gatazkatsu eta konplikatuaren poderioz, Antzinako Erregimena Frantzian ezabatu egin zen eta arlo politiko eta sozialean aldaketa sakona gertatu zen. Ilustrazioko pentsamenduan oinarrituta, klase-pribilegioak, errepublikanismoa eta herritarren eskubideak aldarrikatu eta bultzatu zituzten iraultzaileek. Frantziako Iraultzaren eragina Europa osoan zabaldu zen.. Hirugarren estamentuaren matxinada (burgesiak, eskulangileek eta nekazariek eratutakoa) Antzinako ErregimenarenXVII. eta XVIII. mendeetan Europan garatutako sistema politiko, ekonomiko eta soziala. Haren ezaugarri esanguratsuenak hauek dira: monarkia absolutua izan zen ohiko sistema politikoa, ekonomia lehen sektorean oinarritzen zen, eta, sistema sozialari dagokionez, gizartea estamentuetan antolatuta zegoen. oinarrien aurkako matxinada izan zen. Horren bitartez, gizartearen antolaketa ez ezik, elizak, nobleziak eta monarkiak zuten boterearen monopolioa ere zalantzan jarri zen.

Aro Modernotik Aro Garaikidera arteko aldaketa ez zen baketsua izan; batetik, absolutisten -Antzinako Erregimenaren aldekoak- eta liberalen -burgesia, artisauak- arteko aurkakotasuna zegoen; eta, bestetik, liberalen beraien arteko istiluak. Azken horiek XIX. mendean zehar Europa guztia astindu zuten, gatazka eta gerra ugari sorraraziz.

Euskal Herrian ere, Aro Garaikidearen lehenengo garaia ez zen erraza izan; absolutisten eta liberalen arteko borrokek XIX. mendearen lehen erdian lurraldea astindu zuten. Aurkakotasun horrek eraginda, Euskal Herrian hiru guda izan ziren: Konbentzio Gerra, Independentzia Gerra eta Lehen Karlistaldia. Baina gatazka hauek ez ziren politikoak bakarrik izan, ekonomiara, gizartera eta kulturara ere zabaldu ziren.

Aldi berean, mugimendu politikoak LiberalismoSistema filosofiko nahiz politikoa. Askatasun pertsonala, estatu ez interbentzionista, boterearen banaketa eta jabetza pribatuaren eskubidea defendatzen ditu. deritzon filosofia politikoa sortu zuen, eta horrek IlustrazioarenArgien Garaia edo Ilustrazioa XVII. eta XVIII. mendeetako kultura higikundea izan zen. Arrazoimena hartzen zuen gizonaren funts eta oinarritzat. ideologia bizitzako hainbat arlotan ezarri zuen, hala nola, ekonomian, gizartean eta kulturan, besteak beste. Esate baterako Ilustrazioaren garaian idatzi ziren Europako lehenengo entziklopediakGiza jakintzaren bilduma. Hitza grezierazko enkyklios paideia terminotik dator (hitzez hitzeko itzulpena "guztia zirkulu batean" da; esanahia, "hezkuntza orokorra")., hala nola, Diderotek eta D'Alembertek egin zuten Encyclopédie ospetsua.

tolosa
Zarateman



Igo