Ataria    Gida   Glosategia   Bibliografia   Loturak   Web mapa   Laguntza  
| Abangoardia - XXI. mendea | Abangoardiako artea | Abangoardiako arkitektura | Eraikuntza-elementuak | Eraikin-galeria | Testa
 
pdf

1945. urtean Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, mundua, klase politikoa eta gizarte zibila, gerrak utzitako krisialdi ekonomikotik ateratzeko mekanismoak bilatzen ahalegindu zen.

Krisialdiak, arlo ekonomikoak ez ezik, arlo politikoak ere ukitu zituen. Hala, mundua, Gerra HotzaBigarren Mundu Gerraren ondoren Estatu Batuak eta Sobietar Batasunak bizitako tentsio garaiari esaten zaio. deiturikoaren ondorioz, bi bloketan zatituta gelditu zen: alde batetik mendebaldeko blokea, non kapitalismoa zen nagusi, eta bestetik ekialdeko blokea, komunismoaren sistema politikoak agintzen zuela.

Garai honetako ezaugarri bereizgarrienetariko bat deskolonizazio-prozesuaAsiako eta Afrikako koloniek zein protektoratuek metropoliarekin izandako menpekotasunaren haustura. Kolonialismoaren kontrako mugimendua XIX. mendean sortu arren, Bigarren Mundu Gerraren ondoren izan zituen lehen emaitzak. izan zen. Europar herrialde askok (Espainiak, Ingalaterrak, Herbehereak...) Afrika eta Asian zeuzkaten koloniak Atzerritar, metropoli deitzen ohi den, estatu baten menpe dagoen lurralde da. Metropoli deritzon beste estatu baten menpe dagoen lurraldea. galdu zituzten eta, beraz, kontinente horietan herrialde berriak sortu ziren, estatu-kopurua bikoiztea ekarriz.

Azkenik, aro hau beste krisialdi batez bukatu zen: 1973an izandako petrolioaren krisialdiaz, hain zuzen.

Horrek guztiak, ekonomian eta gizarte-politikan ez ezik, arte-adierazpenetan ere izan zituen ondorioak.

Artearen esparruan, aldi honetan, bi momentu edo garai ezberdintzen dira: bata, II. Gerra Mundiala bukatu eta 80ko hamarkada arte iraun zuena; eta bestea, 80ko hamarkadatik gaur egun artekoa.



IhardunBideoak



Igo