Parkeak / Aiako Harria / Kultura ondarea

Aiako Harriko Parke Naturaleko testigantza arkeologikorik aspaldikoenak Burdin Arotik datozkigu, Kristo aurreko lehen milurtekotik, hain zuzen. Biribilean antolatutako harriek osatzen dituzten eraikuntzak gorpuak errausteko hilobiak dira (generikoki kromlech esaten zaie). Mendi lepo eta bizkarretan dauden elementu horiek artzaintzatik bizi izan ziren behinolako herrien lekukotasun bakarra dira, haien eraikuntza edo herrixken aztarnarik ez baita aurkitu.

Paleolitoan bizitegi izan ziren harpeen artean, Errenteria udalerriko Landarbasokoek merezi dute aipamen berezia. Erromatarren geroztikako menderakuntzak ez zuen arrakastarik izan gizarte indigena hartan, XI. eta XII. mendeetara arte: orduan lurralde hauek ostera egingo dira ezagun, Nafar Erresumaren parte gisa. Erromatarren garaietako aztarna nagusiak burdina eta blenda erauzteko ustiatzen ziren Arditurriko meategiak dira.

Erdi Aroan zona horrek sekulako garrantzia hartu zen, Nafarroa eta Gaztelatik itsasorako atea zabaltzeko bide sareko lotunea baitzen. Muga kokapen edo izaera estrategiko horren ondorioz hamaika guda-gertakizun gertatu ziren Aiako Harrian, hala nola Bandokideen arteko gerrak, Konbentziokoak, Karlistadak etab. Liskar eta borrokaldi horien arrasto dira mendietan sakabanaturik dauden eraikuntza, hala nola, Pagogañako gotorlekua, Erlaitzeko Zedarria, zaintzako dorreak eta horrelako beste hamaikatxo; denak iraganaldi gorabeheratsu horren lekuko dira.

Nabarmentzekoak diren eraikuntzak, errotak (Txarondokoa), elurtegiak (Alduna eta Pikabea), antzinako burdinolak (Olaunditu eta Zorrola), dorretxe eta jauregiak (Ingelesaren Gaztelua), ermitak eta antzeko eraikinak aipatuko ditugu.

Landa giroko eraikin tipikoa, berriz, baserria da: bailarako erdialdean finkaturiko etxebizitza isolatu horretako biztanleak nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzatik bizi dira, funtsean. Baserri antzinakoenak dotoreak dira, egitura tradizionalekoak, harrizko fatxadak edertuak.

 

Aholkua

Ardura zaitez lur zati batez:

Ziur aski zure etxe edo auzoan, laguntza behar duen lur eremuren bat egongo da. Ura behar duten landareak edo bildu beharreko zaborrak. Nork zainduko du lur-zati hori?

Zaborrak bildu: “Mesedez zaborrik ez bota” dioten kartelak jarri.

Zuhaitzak landatu aukeratutako lur-eremuan, horrela txoriei babeslekua emango diezu.

Txorientzat janleku bat zintzilikatu zuhaitz batetik, horrela zer jatekorik izango dute